Fisioterapia denontzat

Minik gabe bizitzen ikasi

Fisioterapia para todos

Aprende a vivir sin dolor

Ukimainan hezkuntza osasunaren oinarria dela sinesten dugu

Gorputz bakoitza bakarra da eta ezinbestekoa da arreta pertsonalizatua izatea. Lehen ebaluazioa ezinbestekoa da diagnostiko on bat ezartzeko. Zutaz, zure gaitzez eta historia klinikoaz hitz egingo dugu, ondoren balorazio fisikoa egiteko. Zu ezagutzeak zure beharretara egokitutako lan-plan bat egiten lagunduko digu.

Zu baino hobeagorik ez dago

zure gorputza zaintzeko

Fisioterapeutaren eta pazientearen arteko elkarlanean sinesten dugu. Garrantzitsua da bi aldeak  hezkuntzan inplikatzea eta etengabeko ebaluazioa egitea lesio berdinak ekiditzeko.

Ukimainan hezkuntza osasunaren oinarria dela sinesten dugu

Gorputz bakoitza bakarra da eta ezinbestekoa da arreta pertsonalizatua izatea. Lehen ebaluazioa ezinbestekoa da diagnostiko on bat ezartzeko. Zutaz, zure gaitzez eta historia klinikoaz hitz egingo dugu, ondoren balorazio fisikoa egiteko. Zu ezagutzeak zure beharretara egokitutako lan-plan bat egiten lagunduko digu.

Zu baino hobeagorik ez dago zure gorputza zaintzeko

Teknika eta tratamenduak

Aurretiazko ebaluazio horri esker, zure gaitz edo lesiorako teknika eta tresna onenak ere aukeratu ahal izango ditugu.

Esku Terapia Ortopedikoa

Terapia honen ardatza patologia muskuloeskeletikoak ebaluatzea eta tratatzea da, eskuzko tekniken bidez eta maila muskularrean, artikularrean, miofaszialean eta neuralean jardunez. Batez ere kirol- eta traumatologia-eremuetan erabiltzen da. Giharretako eta artikulazioetako mina gutxitzen eta mugimendua hobetzen laguntzen du. Bizkarreko mina tratatzeko, kirurgia baten ondorengo errehabilitaziorako edo belauneko, sorbaldako edo aldakako lesioak, zuntz hausturak edo orkatila bihurrituak tratatzeko erabiltzen da.

Neurodinamia

Nerbio-sistema periferikoa mobilizatzean, bere ibilbidean zehar arriskuan egon daiteken nerbio hori askatzea lortzen dugu. Minik gabeko teknika da, eta onura handiak ekar ditzake. Gaitz ezberdinek eragindako min batzuk arintzen edo are ezabatzen laguntzen digu, hala nola karpo-tunelaren sindromea, ziatika, edo sentikortasunaren alterazioa, parestesiak eta mina bezalako sintomak dituztenak.

Ariketa terapeutikoa eta berregokitzea

Lan aktiboa, norberaren beharretara egokitutako kirol, musika edota bizitzaren errekuperaziora bideratua. Tratamendu eta prebentzio on batzuk aurrera eramateko funtsezko  hezkuntza da.

Gimnasia Abdominal Hipopresiboa (GAH)

Abdominalak eta zoru pelbikoa indartzeaz gain, sabel-barneko presioa gutxitzeko helburua duten ariketak dira. Tentsio muskularren normalizazioaren esker, gizabanakoaren postura hobetzen laguntzen dute.

Fibrolisi instrumental miofasziala

Gako batzuen bitartez, adherentziak desegin eta ehun ezberdinen arteko mugimendua hobetzea bilatzen duen esku terapia. Gakoei esker, atxikidurak edo patologia eta lesio ugari (fastizisa, pubalgia, neuralgiak, zaintiratuak, etab.) dituzten eremuak identifikatu eta tratatzeko gai gara.

Hesgailuak

Patologia eta paziente bakoitzaren beharren arabera, modu terapeutikoan edo prebentiboan erabiltzen dira. Horretarako, hainbat hesgailu-modalitate erabiltzen ditugu (funtzionala, neuromuskularra edo kinesiotapinga, etab.). Zuzentzeko, finkatzeko, hantura murrizteko, mina arintzeko eta giharren tonua handitzeko edo gutxitzeko erabil daitezke.

Tarifak