Ukimaina tailerrak

Musika eta jolasa batzen diren gunea

Txikimaina

Txikiek musikaren alderdi sozialena topatzen duten gunea. Txikimaina tailerrak gure klaseen osagarri ezin hobeak dira, baina zure txikia ez bada gure ikaslea, ez kezkatu, berarentzat ere lekua dugu.

Haurrak taldean jolastu eta erlazionatzen dira musika hari gidari gisa daukaten bitartean. Tailer hauetan musika hastapena eta instrumentuekin jolasak lantzen ditugu. Baina baita erritmoa, mugimendua edo koordinazioa ere, musika garapenerako tresna handia baita.

Musikak haurtzaroan dituen onurak

Jolas musikalak, estimulazio neuronalerako ez ezik, haien sormenerako, kontzentraziorako edo trebetasun sozial, emozional eta komunikaziokoetarako ere onuragarriak dira.

Ostiralero. Ordubete.

Ordutegia: 17:00etan eta 18:00etan

Adina: 2-4 urte

* 3-5 txikitako taldeak

Tarifak

Gure klaseen ikaslea bazara, ezusteko atsegina izango duzu.

* Matrikularik gabe.

** Material didaktikoa tailerren barne dago (biolinik ez baduzu, utziko dizugu)

Gozatu musikaz zure gunean

Eskaintza pertsonalizatua ere badugu, gure pedagogia eta biolin klaseak zuk nahi duzun tokira hurbiltzeko. Gure tailer pertsonalizatuekin, zuk erabakitzen duzu non, zenbat eta nola.

Tarifak

Galdetu eta eskaintza pertsonalizatua egingo dizugu.