Zer da Ukimaina?

Zer da Ukimaina?

Musikak eta osasunak bat egiten duten gunea.

Gizabanakoaren ongizatea lehenesten duen gunea.

Heziketan, jolasean eta zaintzan oinarritutako gunea.

Gorputza da gure egunerokotasuna garatzeko tresnarik handiena. Zaindu egin nahi dugu, eta musikarekin modu berezian lotu, UKIMAINAko kideei pasio honek batzen gaituelako.

Olaia Uriarte

Olaia Uriarte

Taldeko lana eta jendearekin kontaktua beti izan ditut gogoko. Txikitatik egon naiz kirol eta musikarekin harremanetan. Fisioterapia ikasketak Zaragozako Unibertsitatean burutu nituen (2012), eta izugarri gustatu zitzaidan hitz honen atzean ezkutatzen zen jakintza ezagutu eta honek zekartzan aukera guztiez jakitea.

Urteetan zehar, nire karrera profesionala zentru ezberdinetan garatzeko aukera izan dut, fisioterapiaren hainbat arlo ezagutzeko aukera izanik. Esperientzia guzti hauetatik atera dudan baliorik esanguratsuena, fisioterapian profesional eta pazientearen harremanak duen garrantzia da.

Adrian ezagutu nuenean bere pedagogia, ikasleekin zeukan harremana eta bere lanarekiko gogoak izugarri gustatu zitzaizkidan. Hori bera izan zen musikarien fisioterapian espezializatzeko behar nuen azken bultzada.

Momentu horretan hasi ginen gaur egun UKIMAINA den proiektuarekin amesten.

Adrián Flor

Adrián Flor

Txikitatik izan da musika nire bizitzaren parte. Nire irakaslea izandako Carlos Escuderoren eskutik jasotako pedagogia da gutxinaka nire erara osatu eta gaur egun praktikan jartzen dudana.

Magisteritza musikala ikasi nuen Zaragozako Unibertsitatean (2011), nire hezkuntza baliabideak garatuz. Orkestra zein laukote ezberdinetan jotzeak eta Carlosekin batera Zaragozako Camerata San Nicolas proiektuan azken 10 urteetan biolin irakasle zein bazkide izateak finkatu dute nire hezkuntza musikala. Pedagogia hau zabaldu eta norabide berri bat ematearen ideiak hasieratik liluratu ninduen.

Proiektu hau aurrera eramateko momentu paregabean elkartu gara Olaia eta biok, non musikariek osasunari modu profesional eta atsegin batean gerturatzeko aukera duten. UKIMAINA sortzea erabaki genuenean banekien ez zegoela bera baino aproposagorik musikariei falta zaigun atal hori osatzeko.